Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
782

IRAGARKIA, EAEko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Iparraldeko kultura arloko ohiturei, praktikei eta kontsumoari buruzko estatistikaren landa-lanak kontratatzeko lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa (Espedientea: K-04/2018).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-04/2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen goiburuan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Loteak: 2 lote, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehaztutakoaren arabera.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehaztutakoaren arabera.

3.– Izapideak, eta esleitzeko prozedura eta modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Kontratu osoaren gehieneko aurrekontua 165.891,00 eurokoa da (BEZa barne), karatulan banakatua.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 69 47.

e) Web-orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunaren bezpera.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako dagokion atalean daude adierazita.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 28a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», berariazko klausula administratiboen pleguan ezarritako edukiarekin.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoak irekitzea: balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren esleipen-irizpideak:

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Udalerria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Data: 2018ko martxoaren 6a.

e) Ordua: 12:00ak.

2) Eskaintza ekonomikoak irekitzea: formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren esleipen-irizpideak:

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Udalerria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Data: 2018ko martxoaren 13a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude lote bakoitzerako, berariazko baldintza administratiboen pleguaren karatulako dagokion klausulan ezarritakoaren arabera.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala