Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
781

IRAGARKIA, hornikuntzaren administrazio-kontratu honen lizitazioari buruzkoa: «Gehienez 7 erakusketatarako karpa bat eta, horrela badagokio, kontrapisuak alokatzea eta muntatzea» (Espedientea: 01G/01SU/2018).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: GOGORA - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: 01G/01SU/2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: gehienez 7 erakusketatarako karpa bat eta, horrela badagokio, kontrapisuak alokatzea eta muntatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.

d) Gauzatzeko epea: 2018ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 152.460,00 euro (BEZa barne).

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2 (Lehendakaritzaren egoitza).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Telefonoa: 945 01 81 56.

e) Web orria: www.contratacion.euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 28a, 11:00ak.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-kopuru osoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, azken 3 urteei dagokiena. Gutxienez, negozio-kopuru handieneko urtean 189.000,00 eurokoa (BEZ barik) izan beharko du.

Gaitasun teknikoa edo profesionala: kontratuaren xede diren jardueren arloan azken bost urteetan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak zehaztea. Gutxienez, exekuzio handieneko urtean urteko zenbatekoa guztira 88.200,00 eurokoa (BEZ barik) izan beharko da. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 28a, 11:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan.

2) Helbidea: Nafarroa kalea 2 (Lehendakaritzaren egoitza).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2018ko martxoaren 7a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

a) Balorazio-irizpidea prezioa izango da.

11.– Iragarkien gastuak: 473,13 euro.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Jakinarazpenak egiteko telematika-sistema: ez.

Bilbao, 2018ko otsailaren 5a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.


Azterketa dokumentala