Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
780

EDIKTUA, 155/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 155/2017-M judizio arrunta.

Alderdi demandatzailea: Neimar Gestion Integral SA.

Alderdi demandatua: Cantera Zeanuri SL.

Judizio horretan, 276/2017 epaia eman da abenduaren 15ean, eta hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Bartau Rojas prokuradoreak Neimar Gestión Integral SAren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Cantera Zeanuri SL merkataritza-sozietatearen aurkakoa, eta, beraz:

– Sozietatearen helbidea aldatzeko erabakia baliorik gabe uztea, Cantera Zeanuri SL merkataritza-sozietatearen ezohiko batzar nagusiak erabakitakoa, 2016ko otsailaren 22an.

– Epai hori irmo bilakatzen denean, igor bekio agindua Merkataritza Erregistroari, baliorik gabe utzitako erabakiaren inskribatzeko eta haren inskripzioa deusezteko.

– Demandatuak prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (2755 0000 04 0155 17) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala