Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
776

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 575/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko 575/2016 dibortzioa.

Demandatzailea: Madelayne Shirley Riglos Alcaraz.

Abokatua: Susana Cenicaonandia Lasuen.

Prokuradorea: Idoia Gandiaga Bergareche.

Demandatua: Amr Adel Mohamed Awad.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2018-01-23an; hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2018-01-15ean emandako epaia zuzentzea erabaki da, bertan adierazten den moduan.

2.– Aipatutako ebazpena epaitza adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

«1) Madelayne Shirley Riglos Alvaraz amari ematen zaio XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletz, eta horien gaineko guraso-ahala ere Madelayne Shirley Riglos Alvaraz amak bakarrik izango du. Ez da ezartzen Amr Adel Mohamed Awad aitaren eta bere seme-alaba adingabeen arteko bisita-araubiderik.»

Epai honen gainerako erabakiei eusten zaie.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Amr Adel Mohamed Awad demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala