Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
775

EDIKTUA, jabetza horizontalaren gainean bideratutako 510/2017 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 510/2017 monitorioa, jabetza horizontalari buruzkoa.

Demandatzailea: Donostiako San Frantzisko Xabier kaleko 13 zenbakiko jabeen erkidegoa.

Abokatua: David Bujanda Trincado.

Prokuradorea: Olga Miranda Fernandez.

Demandatua: Santiago Cincunegui Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, dekretua eman da 2018-01-23an.

Santiago Cincunegui Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake, 5 eguneko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (kontu-zenbakia: ES55 0049 3569 9200 0500 1274 0699 0000 00 051017). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala