Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
770

ERABAKIA, 2018ko urtarrilaren 31koa, 2017ko irailaren 25eko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Etxebarriko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri baten titulartasuna eskuratzeari buruzkoa.

Osasuneko sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren bitartez farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko egindako deialdian, eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hau hartu du 2018ko urtarrilaren 31n egindako bileran:

Aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako behin betiko puntuazioa jasotzen duen zerrenda onartzea (eranskinean jasotzen da).

Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/11995 Dekretuaren 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluak xedatutakoaren arabera, behin betiko zerrenda horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Farmazia Zuzendaritzaren aurrean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Balorazio mahaiko lehendakaria,

ELENA SANTESTEBAN OTAZU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala