Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
769

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «Bedmar» Musika Eskola Pribatuari (Bizkaia) 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena.

Bilboko «Bedmar» Musika Eskola Pribatuak (Bizkaia) 1. maila edo harrerakoa irakasteko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera, «1. maila edo harrerakoa» irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 48010957.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Bedmar».

Titularra: Bedmar Música, S.L.

Helbidea: Pablo Ruiz Picasso kalea, 2-1.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korala.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, kontrabaxua, tronpeta, tronboia, saxofoia, flauta, oboea eta klarinetea.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra eta akordeoia.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, baxua eta perkusioa.

2. artikulua.– Ikastetxea beharturik dago indarreko araudian irakasleen titulazio akademikoari buruz ezarritakoa betetzera. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala