Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
458

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruz bideratutako 91/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 91/2017, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurrietarako apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Nadia Kanine.

Alderdi demandatua eta apelatua: Benaissa Bettazi eta Fiskaltza.

Gaia:

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

450/2017 EPAIA

Ilms. Srs.

Lehendakaria: Ana Iracheta Undagoitia.andrea.

Magistratua: Lourdes Arranz Freijo andrea.

Magistratua: Edmundo Rodriguez Achutegui jauna.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeita hiruan.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa goian adierazitakoek osatzen dute, eta 91/2017 apelazio-erroiluaren izapidean ikusi ditu ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako 79/2016 neurrietarako auto zibil hauek, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiarenak. Izapide hori Nadia Kadine apelatzaile-demandatzaileak sustatu zuen, epaitegietako prokuradore Marta Pascual Miravallesek ordezkatuta eta Lourdes Mesa Hidalgo letraduak lagunduta. Fiskaltza da alderdi apelatua. Hori guztia aipatutako epaitegiak 2016ko irailaren 20an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren indarrez egin da.

EPAITZA

I.– Ezesten dugu epaitegietako prokuradore Marta Pascual Miravallesek Nadia Kadineren izenean eta bera ordezkatuz aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2016ko irailaren 20ko epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak eman zuen ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako 79/2016 neurrietarako prozeduran, eta aldaketarik gabe dirau.

II.– Apelazio-errekurtsoko kostuak ordaintzera ez kondenatzea.

Aurkaratzeko modua: Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1. artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez da onartuko errekurtsook izapidetzea. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4704 0000 00 0091 17. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Benaissa Bettazi alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urriaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala