Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
382

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak egindako errekerimendua, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideak egikaritzeari buruzkoa.

Aipatutako errekerimendu hau jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia) pertsonatu daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2018ko urtarrilaren 4a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala