Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
380

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren berrikusketa partzialari dagokion aldaketaren aurrerapen dokumentua, merkataritza-gune handiei dagokiena.

Argitara ematen da EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren berrikusketa partzialari dagokion aldaketaren aurrerapen dokumentua, merkataritza-gune handiei dagokiena, sail honek sustatu duena.

Hala, 2018ko martxoaren 31ra arte, pertsona eta erakunde orok egoki iritzitako oharrak, iradokizunak, alternatibak eta proposamenak egin ahal izango dituzte dokumentu horri buruz, eta Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzan aurkeztu (Donostia kalea 1, Lakua II, 2. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aurrerapen-dokumentua nahiz hasierako agiri estrategikoa eskuragarri daude helbide elektroniko honetan:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/albistea/2018/jarduera-ekonomiko-lurzorua-sortzeko-antolatzeko-lap-aren-berrikuspen-partzialari-aldaketa-aurrerapena2017/r49-565/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala