Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
379

IRAGARKIA, 2018ko urtarrilaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira diru-laguntzak emateko ebazpenen aldaketen aurretiazko entzunaldirako epeak (Ekintzaileen 2016ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntzak emateko ebazpenen aldaketen aurretiazko entzunaldirako epea eman du zenbait espedientetan, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 18.3 eta 23. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2016-04-15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da entzunaldirako epe horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatutako prozedurei hasiera emateko erabakien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala