Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
372

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 146/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (146/2017).

Demandatzailea: Fala Brahin Mohamed.

Abokatua: Jose Luis Bracons Pontijas.

Prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.

Demandatua: Buda Ehreibilat Dafa.

Gaia:

Judizio horretan, epaia eman da, 2017-12-18an. Hona hemen:

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamazortzian.

Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 146/2017 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Fala Brahin Mohamed, demandatzailea, Calvo Gómez prokuradorearekin; eta bestetik, Buda Ehreibilat demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Buda Ehreibilat Dafa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesen den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala