Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
371

EDIKTUA, 738/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 738/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Milagros Larrazabal Maguregui.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Bintou Diop Ep Mballo.

Gaia:

Yolanda Mendia Rodriguez andreak, Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, jakinarazten dut aipatutako judizio arruntean epaia eman zela 2017ko apirilaren 27an. Hauek dira idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:

Ikusita geratu dira 738/2017 hitzezko judizio honetako autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak, epaitegi honetan bideratu direnak, Milagros Larrazabal Maguregui andrearen eskariz, Bintou Diop Sane jaunaren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, epaitegi honetan bideratutakoa, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Milagros Larrazabal Maguregui andreak egin zuen eskabidea, Bintou Diop Sane jaunaren aurka. Beraz, Bintou Diop Sane jauna kondenatzen dut Milagros Larrazabal Maguregui andreari 1.059,32 euro ordaintzera.

Eta horrek guztiak ez du esan nahi PZLren 576. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuko ez denik, eta ez da berariazko izendapenik egiten kostuei buruz.

Bintou Diop Ep Mballo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 3a

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala