Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
367

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2017an inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda argitara emateko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra estatua ez denean.

Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, bere 8. artikuluan, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu zuen, eta, era berean, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arau bidez ezarriko direla zioen.

Uztailaren 5ean, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretua argitaratu zen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duena.

Lege-xedapen horien argitan, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuarekin bat, 132/2011 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, eta inskripzio-espedientea eta aitorpen-espedientea Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen aldeko irizpenarekin bideratu denez,

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2017an inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda argitaratzea, eranskinean adierazten denaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala