Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
366

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioentzako eta konfederazioen-tzako laguntzak ematen dira.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 26ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Arlo edo lurralde eremuak kontuan hartuz ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioei 2017. urtean egingo diren ekintzak finantzatzeko.

2. artikulua.– Diru-laguntzen lehen ordainketa elkarte bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 75ekoa izango da. Ordainketa aldez aurretik egingo da eta betiere, diru-laguntza onartu ondoren deialdiaren aginduko 14.c) artikuluan jasotzen den bezala. Gainontzeko % 25a, «Egindako gastuaren justifikazioa» delako inprimaki normalizatua, behar bezala beteta, eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriak aurkezten direnean ordainduko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala