Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
356

1788/2017 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena, aipatutako zerbitzu erakundean Neurologia zerbitzuko buru den Juan Carlos García Monco Carra kargutik kentzeari buruzkoa.

AURREKARIAK

1.– Osakidetzan, Giza Baliabideak kudeatzeko programa informatikotik ondorioztatzen denez, 1989/11/22ko dataz Juan Carlos García Monco Carra doktoreak Galdakao-Usansolo Ospitaleko Neurologia zerbitzu-buru kargua betetzen zuen.

2.– Bilbo-Basurtu ESIko Neurologiako zerbitzuburu izateko deialdian parte hartu duenez gero, lanpostu horretarako izendatzen da, eta 2017-12-01ean hasiko da bertan lanean; hortaz, 2017ko azaroaren 30eko lan-jarduna amaitutakoan, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Neurologiako zerbitzuburu kargua utziko du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena, eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituena, bereziki zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz 15. atalak jasotako aurreikuspenei dagokienez, eta aplikatu beharreko arauak.

Aurreko guztia aintzat harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Neurologia Zerbitzuko buru den Juan Carlos García Monco Carra jauna kargutik kentzea, aurrerantzean Bilbo-Basurto ESIko Neurologia Zerbitzuko buruaren funtzioak beteko dituelako.

Bigarrena.– Adostutako kargu-uzteak erabateko ondorioak izango ditu 2017ko azaroaren 30eko lan-jarduna amaitzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Barrualde-Galdakao ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Galdakao, 2017ko abenduaren 18a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala