Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
354

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten baitu estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2017/urria.

– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE) 2017ko 3. hiruh.

– Heriotzen estatistika (HERE) 2017ko 2. hiruh.

– Eskola-jardueraren estatistika. Datu-aurrerapena 2017-2018.

– Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI) 2017ko 3. hiruh.

– Udalplan, informazio geografikoko sistema eta lurralde-datuen bankua. 2017. urtea.

– Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen aitorpenaren estatistika. 2016. urtea.

– Bioteknologiako I+Gren estatistika. 2016. urtea.

– Nekazaritzako ustiategien egituraren inkesta. 2016. urtea.

– Gizarte-babesaren kontua. 2016. urtea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko fundazio sektorea eta onura publikoko elkartegintza. 2015. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2017/azaroa.

– Informazioaren gizartearen inkesta Administrazioan. IGI-Administrazioa 2017. urtea.

– Jarduera ekonomikoen direktorioa 2017ko urtea.

– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2015. urtea.

– Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika. 2017. urtea.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2017/azaroa.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2017/azaroa.

– Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak. 2017. urtea.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) urria/2017.

– Euskal Hiria. Lurralde-funtzionamenduaren eta iraunkortasunaren adierazleak. 2017. urtea.

– Museoen eta bildumen estatistikak. 2016. urtea.

– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) 2017/azaroa.

– Administrazio publikoen direktorioa. 2016. urtea.

– Familia-gastuaren estatistika. 2016. urtea.

– Zerbitzuen estatistika 2015. urtea.

– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika. 2017. urtea.

– Berrikuntzaren inkesta. 2016. urtea.

– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-BUI 2017ko 3. hiruh.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala