Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
345

IRAGARKIA, 3 enpresarekin esparru-akordio bat sinatzekoa den prozedura irekiari buruzkoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko ikastegi eta dependentzietan jarri beharreko ikus-entzunezko ekipamenduez hornitzeko eta haiek instalatzeko (42/17 PI).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa.Telefonoa: 94 601 20 01.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

b) Unitate kopurua: ez.

c) Lote-banaketa eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: karatulako 5. puntua.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio-irizpideren araberako esleipena. Prezio (65 puntu). Bermealdi osagarria (5 puntu). Kalitatea (30 puntu).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: esparru-akordioa izanik, ez da ezarri lizitazio-aurrekonturik. Informazio gisa, adierazi behar da urteko gutxi gorabeherako gastua dela: 33.057,84 euro + 6.942,15 euro (% 21 BEZ). Zenbateko osoa: 40.000 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a) eta 1.b) puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2018ko otsailaren 13ra arte.

7.– Kontratistak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio-baldintza zehatzen orria eta karatula.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2018ko otsailaren 13ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi administrazio-baldintza zehatzen orria eta karatula.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa z/g – 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea 2, 01005 Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5 puntuan adierazitako helbidera, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a) puntua.

b) Eguna: 2018ko otsailaren 19a.

c) Ordua: 11:00.

10.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea:

www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2018ko urtarrilaren 9a.

UPV/EHUko 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala