Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
343

IRAGARKIA, «gizarte-zerbitzuen 2018rako estatistika» helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (Espedientea: 1/2018-S).

1.– Esleipena egiten duen erakundea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu-zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 64 13.

5) Telefaxa: 945 01 94 51.

6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus.

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino bi egun baliodun lehenago.

d) Espediente-zenbakia: 1/2018-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta biharamunean hasi eta 2018ko abenduaren 31ra arte.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) CPV (nomenklatura-erreferentzia). 85312300-2.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: prezioa (55 puntu).

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: lan-plana: 41 puntu; hobekuntzak: 4 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 166.346,16 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 166.346,16 eta 34.932,69 euro (BEZa). Guztira, 201.278,85 euro.

6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29. puntua.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 5a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako edukia dutela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.

2.– Helbidea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.

3.– Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).

3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Data: 2018ko otsailaren 12a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).

3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Data: 2018ko otsailaren 23a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 11.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala