Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
342

EDIKTUA, 8112/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

nire kargura dagoen epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 8112/2016 espedientea bideratzen ari da. Eduardo Sola Hernandez zigortuari ezarri zaio lan horiek egin beharra (Bilbon jaioa, 1963-04-28an; NAN zk.: 14589687M; Salustiano y Ceciliaren semea; haren azken helbidea: Magdalena Bajera kalea 12, 1.a - 48800 Balmaseda; gaur egun non dagoen ez dakigu). Espediente horretan autoa eman zen 2017-11-08an, eta haren xedapen-atalak honako hau dio: «Bete gabetzat jotzen dira 633-16-3. betearazpenean Eduardo Sola Hernandez zigortuari ezarri zitzaizkion komunitatearen alde lan egiteko hogeita hamasei lanaldiak.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.»

Eduardo Sola Hernandez zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko abenduaren 15ean; halaber, ohartarazten diot ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala