Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
335

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 330/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, behin betiko neurriak aldatzeko 330/2015 prozedura bideratu da Miriam Lucila Sanchez Guanoluisak eskatuta, Juan Rodriguez Hidalgoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da, 2017ko urriaren 9an. Epaiaren kopia Juan Rodriguez Hidalgo interesdunaren eskura dago, bulego judizial honetan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta demandatua den Juan Rodriguez Hidalgori behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), 2017ko abenduaren 15ean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala