Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
332

HUTS-ZUZENKETA, honako honena: Ebazpena, 2017ko azaroaren 14koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2017-2018 ikasturteari dagozkion proba libreak egiteko..

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hutsak atzeman dira 2017ko abenduaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (236. zk.) argitaratu zen ebazpenaren II. eranskinean ( «Iraungitzeko fasean dauden LOGSE zikloak. Iraungitzen 2017-2018 ikasturtean hasi diren LOGSE zikloak»), eta zuzendu egiten dira.

2017ko azaroaren 14ko II. eranskinaren 2017/5969 (8/7) orrialdean,

Honela dioen lekuan:

II. ERANSKINA
IRAUNGITZEKO FASEAN DAUDEN LOGSE ZIKLOAK.
IRAUNGITZEN 2017-2018 IKASTURTEAN HASI DIREN LOGSE ZIKLOAK
(Ikus .PDF)

Honela esan behar du:

II. ERANSKINA
IRAUNGITZEKO FASEAN DAUDEN LOGSE ZIKLOAK.
IRAUNGITZEN 2016-2017 IKASTURTEAN HASI DIREN LOGSE ZIKLOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala