Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
331

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten diena 2017-2018 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean zehaztutako estrategiari jarraitzen dioten Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 30eko Aginduan (agindu haren bidez, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie 2017-2018 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean zehaztutako estrategiari jarraitzen dioten Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei). Agindua 2017ko uztailaren 21eko EHAAn argitaratu zen, 139. zenbakian. Honako huts hauek zuzendu behar dira:

2017/3707 (31/9) orrian, 14. artikuluan, 1. puntuan, b letran, honela esaten da:

«...2018ko martxoaren 1ean aurkeztu ondoren...»

Baina honela izan behar du:

«...2018ko maiatzaren 1ean aurkeztu ondoren...»


Azterketa dokumentala