Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
329

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko 2018ko laguntzen deialdia».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko 2018ko laguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 28ko Ebazpenean (2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2017/6304 (22/21) orrialdean, eranskinaren 4. ataleko 8. puntuan honako hau jartzen duen lekuan:

«Enpresa ez dagoela enpresa krisialdian bezala kalifikatuta, deialdi honen 4.1.h) artikuluaren arabera.»

hau jarri behar du:

«Enpresa ez dagoela enpresa krisialdian bezala kalifikatuta, deialdi honen 4.1.i) artikuluaren arabera.»


Azterketa dokumentala