Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
328

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez argitaratzen da desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako 2018ko deialdia.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa, enplegu lagundurako jardunak garatzeko 2018ko laguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 28ko Ebazpenean (2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– Euskarazko bertsioan, izenburuan [2017/6303 (29/1) orrialdean], eta laburpenean [2017/247 Laburpena (4/2) orrialdean], honako hau jartzen duen lekuan:

«EBAZPENA, 2017ko abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen da desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako 2018ko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda.»

hau jarri behar du:

«EBAZPENA, 2017ko abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez argitaratzen da desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako 2018ko deialdia.»

– 2017/6303 (29/22) orrialdean, eranskinaren 4.b) atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

«2017. urtea baino lehen, ohiko enpresek kontratatutako pertsona-kopurua, zeini egingo baitzaizkie jarraipen-prozesuak.»

hau jarri behar du:

«2018. urtea baino lehen, ohiko enpresek kontratatutako pertsona-kopurua, zeini egingo baitzaizkie jarraipen-prozesuak.»


Azterketa dokumentala