Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
320

1563/2017 EBAZPENA, abenduaren 28, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1402/2017 Ebazpenaren bidez, Teknikari Laguntzaile sanitarioen lanbide taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen. Ebazpena 2017ko azaroaren 28ko EHAAn (227. zenbakia) argitaratu zen.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren 7. oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz, Osakidetzako zuzendari nagusiak aipatutako lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1402/2017 Ebazpenaren bidez deitutako Teknikari Laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketako epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahaia osatuko duten kideak ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOAK

Epaimahaiburua:

– Titularra: María Luz Peña González.

– Ordezkoa: Sabino Sarrionandia Azaola.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Ana Rosa Gómez Martínez de Lahidalga.

– Ordezkoa: Luis Martínez Martínez.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Juan José Jaras Bartolomé.

– Ordezkoa: Miren Josune Bilbao Lafuente.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Elena Hernández Vidal.

– Ordezkoa: Gorka Díaz Martínez.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Nerea Altonaga Garitano.

– Ordezkoa: Francisco Javier Ortiz de Elguea Díaz.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Lourdes Hidalgo Silva.

– Ordezkoa: María Carmen Urquijo García.

Idazkaria:

– Titularra: Antonio Miguel Rodríguez Álvarez.

– Ordezkoa: Óscar Ochoa Da Silva.


Azterketa dokumentala