Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
314

1538/2017 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da txanda irekian medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) esleipendun izan direnak langile estatutario finko izendatu direla (I. eranskina), destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1139/2015 Ebazpenaren bidez, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) langile estatutarioaren izaeraz jabetzeko aukeraketa-probetarako deialdia egin zen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitarioetan izanik (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 26ko 174/2017 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) langile estatutarioa izateko hautatze-probei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Izangai horiek Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute destinoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, medikuen kategoriako (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) izangaien behin betiko zerrenda epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari helarazita, web-orrialdean argitaratzeko, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea txanda irekian fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) esleipendun izan direnen izendapena (I. eranskina) langile estatutario finko gisa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Izangaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalentzat, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan (Europar Batasunaren Tratatuaren, Espainiak berretsitako bestelako tratatuen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela desgaituta adierazten duen zinpeko deklarazioa edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Adingabearen Babes Juridikorako urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren Egiaztagiria lortzeko baimena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea inplikatzen duten lanpostuak eskuratzeko eta horietan lan egiteko betekizunei buruzko instrukzioak onartzen dituen urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenak ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta atzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorren 21. apartatuan ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala