Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL TRENBIDE SAREA
312

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio trenbiderako erabiltzen den makinaria laguntzailearen salmentari buruzko lizitazioari.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: salmenta.

b) Xedearen deskribapena: trenbiderako erabiltzen den makinaria laguntzailearen salmenta.

c) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: balioespen irizpide bakarraren arabera eskaintza ekonomikoki onuragarriena.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: interesdunek egoki irizten dioten prezioa eskaini ahal izango dute, BEZa kanpoan dagoela, baina beti hogeita hiru mila eta hirurehun (23.300,00) euroko salmenta-prezio minimoa errespetatu beharko dute.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 29a.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2018ko otsailaren 5a, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 11.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala