Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
306

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 831/2017 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

831/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura laburtua- bidaltzeko agindu du Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegiak. Auzi-errekurtso hori ondoko egintzaren aurka jarri da: Agindua, 2017ko maiatzaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ezetsi egiten baitira IVAPeko zuzendariak 2017ko urtarrilaren 20an eman zuen Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Aurkaraturiko Ebazpenaren bidez, zenbait lan poltsa handitzeko hautaketa prozesuak deitzen dira, orientatzaileen lan poltsa eta beste batzuk.

Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeak, uztailaren 13koak, 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat, prozeduran interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala