Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
304

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Huawei teknologia duen MPLSrako ordezko materialen hornidurari buruzko lizitazioaren esleipenari.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Huawei teknologia duen MPLSrako ordezko materialen hornidura.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrogeita zortzi mila (48.000,00 €) euro, BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko uztailaren 13a.

b) Esleipenduna: Revenga Ingenieros, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogeita bi euro eta berrogeita zazpi zentimo (44.762,47), BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: bi (2) hilabete.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 16a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala