Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
299

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 489/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 489/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Urtzi Pires Lopez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-13an. Hona hemen epaitza:

292/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 13a.

Nik, Mónica Basurto Garridok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 489/2017 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek baitira alderdiak:

Demandatzailea: Medius Collections SL, letraduaren laguntzarik gabe eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Urtzi Peris Lopez, zeina auzi-ihesean baita.

EPAITZA

Partez baiesten dut Medius Collections SLk Urtzi Peris Lopezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Urtzi Peris Lopez kondenatzen dut auzi-jartzaileari 80 euro ordaintzera.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLren 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legearen bidez aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Urtzi Pires Lopez demandatuaren egungo bizilekua zein den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala