Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
293

EDIKTUA, 432/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 432/2017 apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Banco Popular Español S A.

Alderdi apelatua: Agilo SL, Congelados Santurce SL, Francisco Javier Lomas Sedano, Maria Ernestina Palomares Beneitez eta Rosario Sedano Arechavala.

Gaia.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

148/2017 AUTOA.

Auzitegia.

Presidentea: María Elisabeth Huerta Sánchez.

Magistratua: Leonor Cuenca García.

Magistratua: Magdalena García Larragan.

Tokia: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko abenduaren hogeita bata.

XEDAPENAK

Salak honako erabaki hau hartu du: baiesten dugu Banco Popular SAren ordezkaritzak jarritako apelazio-errekurtsoa, 2016ko 1333 titulu ez-judiziala betearazteko autoetan Barakaldoko Betearazpen Zibileko Lehen Auzialdiko Epaitegiko magistratuak 2017ko ekainaren 9an egindako autoaren aurkakoa, zeinetatik baitator erroilu hau; horrenbestez, aipatu ebazpena errebokatzen dugu eta, xedatua baliogabeturik, erabaki betearazpen-prozeduraren berezko izapideetan aurrera egitea, baldin eta horretarako legezko eragozpenik ez badago. Gora jotzeko errekurtso honek sortutako kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Itzul bekio alderdi errekurtsogileari errekurritzeko egindako gordailuaren zenbatekoa.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere kontra ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik."

Ebazpen honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Ebazpen honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Ernestina Palomares Beneitez eta Rosario Sedano Arevavala apelatuen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bulego judizial honetako iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea ebatzi da, 2017-12-21eko autoaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko abenduaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala