Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
292

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako PZL 2000 527/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako PZL 2000 527/2017 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Joy Omorogieva.

Abokatua: Iker Urbina Fernandez.

Prokuradorea: Soraya Martinez de Lizarduy Portillo.

Alderdi errekurritua: Kadivi Mohamed.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2017-12-21ean. Hona hemen epaitza:

Joy Omorogieva andreak, Martínez de Lizarduy prokuradoreak ordezkaturik, apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen hiri honetako Lehen Auzialdeko 8 zenbakiko Epaitegiak 2017ko uztailaren 24an epaitegi horretan bideratutako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1062/2016 prozeduran emandako epaiaren aurka –zeinetatik baitator erroilu hau–. Hori dela eta, partez errebokatuta geratzen da epaia Idris eta Fatahe adingabeen gaineko guraso-ahala emateari buruzko erabakiari dagokionez; amari ematen zaio guraso-ahala esklusiboki eta aitari kendu egiten zaio hori erabiltzeko ahalmena, egoera aldatzen ez den bitartean. Gainerako gaiei dagokienean, baieztatu egiten da epaia, eta ez da berariazko erabakirik hartzen gora jotzeko errekurtso honen kostuei buruz.

Kadivi Mohamed demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala