Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
291

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 19koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretuko 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluan 2018ko urtarrilaren 17ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Uraren Euskal Agentziako lan-kontratudun langileentzako lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Aipatutako zerrendak Ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

2018ko urtarrilaren 17ko Administrazio Kontseiluaren erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, eta aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren arabera, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

XEDAPEN AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 19a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

1. Eranskina. Lanpostu-zerrendao
Kudeaketa Atala: Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza
(Ikus .PDF)
2. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Mediterraneoko Arroen Bulegoa
(Ikus .PDF)
3. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa
(Ikus .PDF)
4. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa
(Ikus .PDF)
5. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Zuzendaritza Nagusia
(Ikus .PDF)
6. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza
(Ikus .PDF)
7. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Plangintza eta Lanen Zuzendaritza
(Ikus .PDF)
8. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza
(Ikus .PDF)
9. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Mediterraneoko Arroen Bulegoa
(Ikus .PDF)
10. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa
(Ikus .PDF)
11. Eranskina. Lanpostu-zerrenda
Kudeaketa Atala: Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala