Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
290

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez udalerri batzuen zerrenda argitara ematen baita; izan ere, zerrendako udalerrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du barruko bideetan zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena.

Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintza Errege Dekretuaren 84.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, udal bakoitzeko alkateari dagokio herri barruko bideetan egindako zirkulazioko arau-hausteak zehatzea.

Hala ere, agindu horren bosgarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta funtzioak transferituta dituzten autonomia-erkidegoek beren gain hartuko dute alkateen eskumen hori, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edo udal zerbitzuak urriak izateagatik.

Ebazpen honen bidez argitaratu nahi da Trafiko Zuzendaritzak eskumen hori bere gain hartu duen udalerrien zerrenda.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

EAEko udalerri batzuen zerrenda argitaratzea, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu duelako udalerri horien barruko bideetan zirkulazioko arau-hauste guztiengatik edo batzuengatik hasitako zehapen-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumena. Udalerrien zerrenda eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala