Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
286

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava (AFOGASCA)» enpresari emandako baimena, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortu gisa duen baimena alegia.

Esp. zk.: EXD-2017-2.

AURREKARIAK

Bat.– Industria eta Energiako sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, espezialitate hauetan aitortu zen «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava (AFOGASCA)», Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortu gisa:

– Iturgintzako instalatzailea: IA.

– Gas-instalatzailea: IGA, IGB, IGC.

– Eraikinetako instalazio termikoen instalatzailea: IMT.

– Petroliotik eratorritako Produktu Likidoen instalatzailea: ICL1, ICL2.

Bi.– Energia, Meategi eta Industria Administrazioko zuzendariaren 2014ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez, espezialitate hauetan aitortu zen «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava (AFOGASCA)», Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortu gisa:

– Edozein kopurutako fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.

– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.

– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea: GF2e.

– Ibilgailuetan instalatutako pertsonen konfort termikorako hozgarri fluordunak darabiltzaten hozkailu-sistemen maneiatzailea: GF3.

– Itzaltzaile bezala fluordun gasa erabiltzen duten suteen aurkako ekipoen maneiatzailea: GF4.

– Fluordun gasetan oinarriturik dauden disolbatzaileen eta horiek erabiltzen dituzten ekipoen maneiatzailea: GF5.

Hiru.– 2017ko azaroaren 28an, «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava (AFOGASCA)» enpresaren ordezkariak Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortu gisa aritzeko baimena berritzeko eskabidea aurkeztu zuen, Arabako Lurralde Ordezkaritzan.

Lau.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen dutela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira. Bada, dokumentazio hau erantsi zuen:

– Egoitza Vitoria-Gasteizko Madrid kaleko 66ko solairuartean duen erakundearen identifikazio-datuak.

– Zentroko giza baliabideen eta baliabide teknikoen azalpena.

– Emango diren ikastaroen eta irakaskuntza-metodologiaren xehetasunak, irakaskuntza bera antolatzeko modua eta aurreikusitako ebaluazio-sistemak adieraziz.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden erakundeek beren baimena berritu beharko dute bost urterik behin, dekretu horretako 25. artikuluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren arabera, egiaztatu egin da dekretu horren 22. artikuluan erakunde aitortu izateko eskatzen diren instalazioak dituela eta Arabako Lurralde Historikoan daudela horiek.

Lau.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, dekretu horren 25. artikuluan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava (AFOGASCA)» enpresaren baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortu gisa, espezialitate hauetan:

– Iturgintzako instalatzailea: IA.

– Gas-instalatzaileak: IGA, IGB, IGC.

– Eraikinetako instalazio termikoen instalatzailea: IMT.

– Petroliotik eratorritako Produktu Likidoen instalatzailea: ICL1, ICL2.

– Edozein kopurutako fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.

– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.

– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea: GF2e.

– Ibilgailuetan instalatutako pertsonen konfort termikorako hozgarri fluordunak darabiltzaten hozkailu-sistemen maneiatzailea: GF3.

– Itzaltzaile bezala fluordun gasa erabiltzen duten suteen aurkako ekipoen maneiatzailea: GF4.

– Fluordun gasetan oinarriturik dauden disolbatzaileen eta horiek erabiltzen dituzten ekipoen maneiatzailea: GF5.

2.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak eta ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzuetako zuzendariari, hilabeteko epean jakinarazten denetik, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala