Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IRUNGO UDALA
281

IRAGARKIA, Irungo Udaleko 2017ko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintza onesteari buruzkoa.

Udal honetako alkate-lehendakariak 2351 zenbakiko ebazpena eman du, 2017ko abenduaren 1ekoa, eta honela diote haren xedapenek, besteak beste:

Onestea 2017ko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta ondoren aipatzen diren plazak bertan sar daitezen xedatzea:

– Administrazio Bereziko Eskala:

Teknikari azpieskala:

Plaza: Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea.

Langile-kopurua: 2.

Lanpostua: 394 Obretako Teknikari Laguntzailea.

Exijitutako titulazioa: Eraikuntza Proiektuen Garapen eta Aplikazioko Goi Mailako Teknikaria/ Obrako Egite eta Planen Goi Mailako Teknikaria/ Hirigintza Proiektuak eta Jarduerak garatzeko Goi Mailako Teknikaria.

Taldea: B.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Zerbitzu Bereziak:

Klasea: Lanbidetako Langileria.

Plaza: Arduraduna.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 44 Obretako Brigadaren Arduraduna.

Exijitutako titulazioa: Batxilergoa/ LH II.

Taldea: C1.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Teknikari azpieskala:

Plaza: Administrazio Bereziko Goi Mailako Teknikaria.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 213 Antolakuntza eta Kalitate Teknikaria.

Exijitutako titulazioa: Ekonomiako Lizentziatura/ Enpresa Zientzietako Lizentziatura/ Antolakuntza Ingeniaritza/ Industria Ingeniaritza.

Taldea: A1.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Teknikari azpieskala:

Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 498 Zergak Kudeatzeko Teknikaria.

Exijitutako titulazioa: Enpresa Zientzietan Diplomatua/Zuzenbidean Gradua/Ekonomia edo Enpresa Zientzietan Gradua/Fiskalitate eta Administrazio Publikoan Gradua/ Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua.

Taldea: A2.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Teknikari azpieskala:

Plaza: Administrazio Bereziko Goi Mailako Teknikaria.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 497 Kontu-hartzailetza eta Kontabilitate Teknikaria.

Exijitutako titulazioa: Zuzenbidean Gradua/EAZ Gradua/Ekonomia edo Enpresa Zientzietan Gradua/Fiskalitate eta Administrazio Publikoan Gradua.

Taldea: A1.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Teknikari azpieskala:

Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria/ Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 306 Haur Eskolako Hezitzailea.

Exijitutako titulazioa: Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria/ Haur Hezkuntzako Gradua.

Taldea: A2/B.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Teknikari azpieskala:

Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 501 Berdintasun eta Gizarte Integrazioko Teknikaria.

Exijitutako titulazioa: Psikologiako Gradua/Gradua edo titulazio baliokidea Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen Adarrean/ Eskatzen da gainera: Genero berdintasun ikastaroa, 150 ordukoa, erakunde ofizialaren ziurtagiria duena.

Taldea: A2.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Teknikari azpieskala:

Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 500 Prebentzio eta Gizarteratze Teknikaria.

Exijitutako titulazioa: Psikologiako Gradua/Gradua edo titulazio baliokidea Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen adarrean.

Taldea: A2.

– Administrazio Bereziko Eskala:

Zerbitzu Bereziak:

Klasea: Zeregin Bereziak.

Plaza: Atezain Mantentze-langilea.

Langile-kopurua: 1.

Lanpostua: 364 Amaia Kultur Zentroko Atezain Mantentze-langilea.

Exijitutako titulazioa: Batxilergoa/ LH II.

Taldea: C1.

– Administrazio Orokorreko Eskala:

Mendeko azpieskala:

Plaza: Mendekoa.

Langile-kopurua: 2.

Lanpostua: 125 Ikastetxeko Atezaina.

Exijitutako titulazioa: Eskolatze ziurtagiria.

Taldea: E.

Honako ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegiaren aurrean zuzenean inpugnatu daiteke, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean; hori guztia, egoki irizten den beste edozein errekurtso aurkeztetik at.

Irun, 2018ko urtarrilaren 9a.

Giza Baliabideetako eta Zerbitzu Orokorretako burua,

JON ZARANDONA BORREGUERO.


Azterketa dokumentala