Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
278

1766/2017 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da, erakunde horretan, María Yolanda García Fernández andrea, Endokrinologia eta Nutrizioa osasun ataleko burua, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1183/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Endokrinologia eta Nutrizioa osasun ataleko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena EHAAn (2017ko irailaren 28an), BOEn (2017ko urriaren 6an), eta Osakidetzaren web orrian argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori aipatu aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epean aurkeztu zuen eskaera interesdunak; 2017ko urriaren 30ean amaitu zen aurkezteko epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen 2017ko azaroaren 2an.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta (2017ko azaroaren 16an), eta erreklamaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu ziren (2017ko azaroaren 17an), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideen izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2017ko azaroaren 20an. Jakinarazi zitzaion ere hautagaiari aipatu deialdia.

6.– Kudeaketako memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2017ko abenduaren 13an), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2017ko abenduaren 13an), eta María Yolanda García Fernández andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Endokrinologia eta Nutrizioa osasun ataleko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1183/2017 Ebazpenaren 7. Oinarriak ezartzen du Kudeaketa Zuzendaritzak egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango duela.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Yolanda García Fernández andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Endokrinologia eta Nutrizioa osasun ataleko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2018ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2017ko abenduaren 13a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala