Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
276

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak aldatu egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 3.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiri barruko eta hiriarteko garraio publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Gidaria barne dela hamar plaza baino gutxiago eta VT motako garraio-baimena duten automobiletan egindako bidaiarien hiriarteko garraio publikorako gehieneko tarifa hauek baimentzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela:

III. tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara).

(Ikus .PDF)

(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

IV. tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara).

(Ikus .PDF)

(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

2. artikulua.– Agindu honen 1. artikuluan adierazitako gehieneko tarifak ez dira aplikatuko gidari-zerbitzua barne dela alokatutako ibilgailuekin errepidez egiten diren herriz kanpoko garraio publikoetan.

3. artikulua.– Zerbitzu bat kontratatzeak ibilgailu osoa alokatzea ekarriko du, eta zerbitzutzat, kontrakorik berariaz hitzartu ezean, ibilbide motzena hartuta abiapunturainoko zirkuitu itxia joko da.

Ordainpeko bide-azpiegitura bat erabiliz gero, helmugara iristeko ibilbideko bidesaria erabiltzaileak ordainduko du.

4. artikulua.– Lehenengo artikuluan jasotako tarifak taximetroak ezarritakoaren arabera kobratu beharko dira, ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 17. artikuluan, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 32. artikuluan eta Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 1990eko urriaren 10eko Aginduan xedatutakoari jarraituz, aipatu araudi horretan ezarritako salbuespenekin.

Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.

Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.

5. artikulua.– Baimena ematen da, tarifa aldatzeko ordua edo eguna iristen denean, III. tarifatik IV. tarifara, edo alderantziz, automatikoki aldatzen diren taximetroak erabiltzeko.

6. artikulua.– Agindu honen 1. artikuluan ezarritako IV. tarifa aplikatzeko, jaieguntzat hartuko dira igandeak eta Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudiaren arabera jaiegun direnak, bai eta larunbatak eta abenduaren 24a eta 31 ere.

7. artikulua.– Agindu honetan xedatutakoa betetzen ez bada, ekainaren 29ko 2/2000 Legean ezarritakoaren araberako zigorrak jarriko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari Agindu hau garatzeko xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala