Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
253

IRAGARKIA, 2018ko urtarrilaren 11koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan arloko arau-hausteengatik zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen, ekintzaren eduki osoaren berri izateko, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Kale Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 11.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala