Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
251

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 1093/2017 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako hutsak aurkitu dira aipatu iragarkiaren testuan (2018ko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1. zk., eta 2018ko urtarrilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialeko Ediktu Taula Bakarra, 4. zk., ID: N1800001180) . Iragarki horren bidez epatu egiten dira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 1093/2017 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak. Horrenbestez, zuzenketa hau egiten da:

Honela dio:

«... Ertzaintzako Funtzionario batek 797/2017 jarritako prozedura laburtua...»

Baina honela esan behar du:

«... Ertzaintzako funtzionario batek 1093/2017 jarritako prozedura laburtua...»


Azterketa dokumentala