Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
249

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 24/17-G-CA espedientean eman duen ebazpena.

Hainbat saio egin arren, Turismo y Actividades de Gestión SLri (Itsasargi kalea 8, Hondarribia, Gipuzkoa), Kaialde establezimenduaren jabea denari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarki hau baliaturik jakinarazten zaio 2017ko urriaren 19an ebazpena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hausteengatik. Jarri zaizkion lau isunen zenbatekoa 2.800 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015eko Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan. Espedientea Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azken eguna bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunak gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin dela jakiten denean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – Kontu-zenbakia: IBAN ES 84 3035 0060 47 060 0 90035 9 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 11.

Gipuzkoako Osasun Lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala