Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
243

EDIKTUA, 1233/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1233/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Caser Seguros SA.

Abokatua: Blanca Garrido Courel.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Alvaro Lafuente Lebantini.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horren gainean, 474 epaia eman da 2017-12-21ean. Hau dio epaitzak:

Osorik baiesten dut Caser Seguros SAk Álvaro Lafuente Labantiniren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari 4695,09 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Kondenaren zenbatekoak zuzenbideko oinarrian deskribatutako interesak sortuko ditu, ebazpen honetako zuzenbideko bosgarren oinarrian zehaztutakoari jarraituz.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Alvaro Lafuente Lebantini demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala