Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
237

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate-masterra: Sistema Elektroniko Aurreratuak» tituluko ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 28. artikuluan zehaztuta dago zein den prozedura egiaztatuta dauden ikasketa-planak aldatzeko, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq) komunikazioa jaso behar da bertan adierazteko onartzen dituela «Unibertsitate-masterra: Sistema Elektroniko Aurreratuak» ikasketeta-planean egindako aldaketak (Ikasketa-plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako erabakiaren bidez ezarri zen eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako ebazpenari jarraituz). Horrenbestez, horri guztiari jarraikiz, honako

EBAZTEN DUT:

Agintzea argitara dadila «Unibertsitate-masterra: Sistema Elektroniko Aurreratuak» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa-plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean 2011ko abuztuaren 24an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 30ean.

Ikasketa-planaren aldaketa 2017/2018ko ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Leioa, 2017ko azaroaren 6a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA.

Eskuordetzeaz (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017.02.3ko EHAA).

Graduko eta Graduondo Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala