Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
233

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen Arloko errektoreordearena, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala master unibertsitarioaren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura honako hauek arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, Unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzkoak; uztailaren 2ko 861/2010 EDk aldatuak (2010-07-03ko BOE), eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, Graduko, masterreko eta doktoregoko tituluetako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz, eta jasota UNIBASQ/Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazio txostena, egiaztatu eta onartu du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala master unibertsitarioaren ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 26.3 artikuluan dioenez (2010-07-3ko BOE), gobernuak tituluaren izaera ofiziala behin onartuta, unibertsitateko errektoreak agindua emango du ikasketa plana argitaratzeko bai Estatuko Buletin Ofizialean bai kasuan kasuko autonomia erkidegoko Aldizkari Ofizialean.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez (2017-05-17ko EHAA), baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko master ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2017ko irailaren 29ko Erabakiaren bidez, haien izaera ofiziala onartu zen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2017ko urriaren 13ko Erabakiaren bidez argitaratutako Erabakia, 2017-10-24ko BOEn).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta 1393/2007 Errege Dekretuko (861/2010 Errege Dekretuak aldatua) 26.3 artikulua, eta onartuta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala unibertsitateko masterra, honakoa hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Herriko Unibertsitatean ematen den Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala master unibertsitarioaren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan.

Leioa, 2017ko azaroaren 6a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA.

Eskuordetzez (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Graduko eta Graduondo Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala