Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
229

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 21ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira 2017ko deialdian aurkeztutako osasun arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako.

Osasuneko sailburuak 2017ko ekainaren 20an emandako Aginduaren bitartez (2017ko uztailaren 13ko EHAA, 133. zk.), osasun arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2017ko laguntzetarako deialdia egin zen.

Agindu horren 13. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzak Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu ebazpen bidez, Balorazio Batzordeak proposatuta, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Aurkeztu diren eskabideak ezagututa, eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertuta eta aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean adierazitako osasun arloko ikerketa-jarduera sustatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskabideak, eta onartzea, orobat, II. eranskinean adierazitako osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskabideak.

Bigarrena.– Ukatzea III. eta V. eranskinetan adierazitako osasun arloko ikerketa-jarduera sustatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskabideak, azaldutako arrazoiengatik; eta ukatzea IV. eta VI. eranskinetan adierazitako osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskabideak, azaldutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Diru-laguntza eman zaien proiektuetan, 2. eta 3. urteari dagokien finantziazioa ekitaldi horietarako dagoen aurrekontu baliabideen menpe geratuko da.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi irizten den beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 21a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala