Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
228

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 22koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira diru-laguntza izango duten jardueren zerrenda eta diru-laguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; diru-laguntza horien xedea da esku-hartze sozialean borondatezko jarduna eta parte-hartze asoziatiboa sendotzea, eta eskaerak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren babespean aurkeztu dira. Agindu horretan egin da 2017ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusia.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 18. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio balorazio-batzordeak egindako proposamenak aztertzea eta, horren ostean, diru-laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak ematea eta EHAAn argitara daitezela agintzea.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn eman behar da argitara.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, zer laguntza eman den (I. eranskina) eta zer eskaera ukatu den (II. eranskina) Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez egindako deialdiko diru-laguntzei dagokienez, esku-hartze sozialean borondatezko jarduna eta parte-hartze asoziatiboa sendotzeko helburua daukan diru-laguntzen lerroan. Agindu horretan egin da 2017ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusia.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala