Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
227

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Erandioko, Sondikako eta Bilboko udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Asua TA 9. ZTOa (La Salve)» izenekoa.

Erref: L-7124 IFT/MBR.

Esp: AT-I-2017-1.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 23an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian etorbidea 48, Bilbao) honako hau eskatu zuen: «Asua TA 9. ZTOa (La Salve)» izeneko 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektuaren administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Roger Puertas Martínez Industria-ingeniari teknikoak sinatu du, 2017ko urtarrilaren 23ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2017ko martxoaren 8ko BAO, 2017ko martxoaren 9ko EHAA, eta 2017ko martxoaren 10eko Deia egunkaria.

Hirugarrena.– 2017ko martxoaren 1ean, ofizio bana igorri zitzaien Erandioko, Sondikako eta Bilboko udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten; eta, aldi berean, eskatu egin zitzaien, URAri, eta Bizkaiko Foru Aldundiari, txostena egiteko eta bertan adierazteko bai instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta bai, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.

Laugarrena.– Jendeaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, eta bat datorren gainerako legedia.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

3.– Bizkaiko lurralde-ordezkaria da eskabide hau ebazteko eskuduna, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA). Artikulu hori loturik dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluarekin

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, eta onartzea «Asua TA 9. ZTOa (La Salve)» izeneko 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua; hona hemen proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, nondik linea igarotzen baita, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez, aipatu linean, 4.363 metroko luzeran. Ukitu beharreko zatiak honako hauek dira: linea nagusiko Asua TA eta 9121 euskarriaren arteko gunea eta linea nagusiko adarrak.

Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

1.– Roger Puertas Martínez Industria-ingeniari teknikoak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2017ko urtarrilaren 23ko deklarazioaren arabera.

2.– Martxan jartzeko epea ez da urtebetekoa baino luzeagoa izango, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.

4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Sailaren Zerbitzu-zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Bilbao, 2017ko abenduaren 20a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala