Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
225

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

2017ko ekainaren 16an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egin zuena.

Prestakuntza-planetarako nahiz 2017an sortutako eta ordaindutako matrikuletarako laguntza zehatzak arautzen dituzten ebazpenak zer hurrenkeratan argitaratuko diren zehazten du ebazpen horren zortzigarren oinarriak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo -programak aurkeztu zituzten erakundeei dagozkien laguntzak esleitu ziren. 2017an sortu eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei dagokienez, berriz, bidezko da horiei buruzko ebazpena ere ematea.

Deialdiaren zortzigarren klausulak dioenez ordaindutako matrikulengatiko laguntzei buruz, bi ebazpen eman beharko dira. Bigarren ebazpen honetan uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira.

Horiek horrela, eta aipatu eta 2017ko ekainaren 16an argitaratutako ebazpenak dioena betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbateko hauek ordaintzea zerrendako erakundeei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zerrendako erakundeei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatu bezala.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilekoa izango da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 30a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

MAITE IRURETAGOIENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala