Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
224

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen (2017ko uztailaren 26ko EHAA, 141. zk.). Ebazpen horren 13. artikuluak dioenez, «eskabideak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideei jarraituz; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia emango du, zeinaren bidez lehiaketa-prozesua amaituko baita eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok horren berri izan dezan». Artikulu horren 3. atalak dioenez, orobat, prozedurari amaiera emateko ebazpenean, pertsona onuradunen zerrenda jasotzeaz gain, ordezkoen zerrenda ere jasoko dela, dagokien hurrenkeraren arabera, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko.

Guztira, 16 eskabide aurkeztu dira, deialdiaren 4. artikuluak zehazten duen gehieneko onuradun-kopurua baino bat gehiago. Hori dela eta, aipatutako ebazpenaren 3. eta 10. artikuluetan zehaztutako laguntzak emateko prozedura aplikatzeari ekin zaio. Prozedura horren arabera, deialdia norgehiagoka bidez ebatziko da, aurkeztutako eskabideak erkatuz, haien hurrenkera ezartzeko, 10. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta.

Onuradun batek diru-laguntzaren % 50 eskatu du, bigarren prestakuntza-seihilekoa baino ez baitu egingo: aurreko edizioan amatasun-arrazoiengatik ezin izan zuen bukatu prestakuntza. Gertakari horrek soberakin bat sortarazi du dotazioan, zeina onuradunen artean banatzen baita modu proportzionalean deialdiaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egin dezaten. Bakoitzak zenbat jasoko duen ere adierazten da eranskin horretan.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen den pertsona ordezko izendatzea Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzak jasotzeko. Gehienez zenbat jasoko duen ere adierazten da eranskin horretan.

Hirugarrena.– Diru-laguntza zatika ordainduko da; haren % 75 laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean ordainduko da; gainerako % 25a, berriz, Deustuko Unibertsitateak onuradunak lehenengo ikasturteko lehen seihilekoan zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko bidalitako jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da. Hori guztia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko uztailaren 8ko Ebazpenaren 15. artikuluari jarraituz.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 23a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala